XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Unitate didaktikoa: Kometa

Arloa: Matematika.

Zikloa: Hirugarrena.

Diziplinartekotasuna: Arte Hezkuntza arloa eta Hizkuntza eta Literatura arloa.

Gutxi gora-beherako denbora: 6 ordu.

Edukinak

1. Lerro poligonala.

2. Poligono erregular eta irregularra.

3. Poligono ahur eta ganbila.

4. Poligono-berdintasuna.

5. Poligono isoperimetrikoak.

6. Batezbesteko abiadura.

7. Histogramak.

8. Maiztasun-poligonoa.

9. Poligonoen sailkapena: alde-kopuruaren arabera, erregular ala irregularrak, ahur ala ganbilak.

10. Poligonoen triangelaketa.

11. Poligono berdin edo isoperimetrikoen identifikazioa.

12. Zenbaki naturalen zatiketen kalkulua, zatidura hamarrenetaraino hurbilduz.

13. Zatiketen hondarraren kalkulua kalkulagailuaz, milarenetaraino hurbilduz.

14. Luzera- eta denbora-unitateen arteko erlazioa: abiadura.

15. Batezbesteko abiadura ariketen ebazpen eta interpretazioa.

Helburu didaktikoak

Irudi lauak identifikatu eta poligonoak sailkatu alde-kopuruaren, erregularrak ala irregularrak, ahur ala ganbilak izatearen arabera eta, marrazteko tresnen erabilpen egokiaren garrantzia balioestea.

Poligonoen triangelaketaren garrantziaz jabetu eta haien arteko antzekotasun- eta desberdintasun-erlazioak kalkulatzea (poligono berdinak edo isoperimetrikoak).

Aldagai jarraia duen balio-multzoa grafikoki errepresentatzeko jakinmina eta interesa erakutsi, eta errepresentazio hauen garrantziaz jabetzea.

Kalkulurako estrategiak ezagutzeko jakinmina agertu eta zatiketen ebazpenean erabiltzea eta abiadura kalkulatzeko ariketa errazak ebazteko estrategiak garatzea.

1etik 3ra, 9 eta 18

4, 5, 10 eta 11

7, 8, 17 eta 20

6, 12tik 16 eta 19ra

Ikas-iharduerak

A. Poligono baten mugaldea kalkatu eta sortzen den lerro-mota behatu, ebaki eta dauzkan alde, erpin- eta angelu-kopuruari buruzko galderak erantzun (L, 102 eta 103. orr.).

B. Poligonoak ezagutu, bi polinomioren aldeak eta angelua neurtu eta barneko bi puntu lotzen dituen eta kanpoko bi puntu dauzkaten segmentuak marratu (L, 103. or.).

C. Poligono ganbila marraztu eta diagonal bat marratu, erpin batetik ahal diren diagonal guztiak marratu, poligonoa zenbat ataletan geratzen den zatiturik zenbatu, poligono bat marraztu, barneko puntu bat erpin banarekin lotu, eta poligonoak triangelutan deskonposatu (L, 104 eta 105. orr.).

D. Bi kometa konparatu, poligono bat kalkatu, ebaki eta gainezarri, poligono berdinak identifikatzeko (L, 106. or.).

E. Bi kometaren perimetroa kalkulatu eta konparatu (L, 107. or.).

F. Zatidura hamartarrekiko zatiketa eskatzen duten zatiketa osoarekiko ariketak aztertu eta zatidura hamartarra lortzeko jarraiki beharreko pausoak irakurri (L, 108 eta 109. orr.).

G. Kalkulagailuarekin, zatiketa baten hondarra kalkulatzeko pausoak irakurri, emaitza ehunenetaraino hurbilduz (L, 110. or.).

H. Abiadura kalkulatzeko ariketa erraz bat ebatzi, neurri-unitatearen beharrari arreta egin eta abiadura-neurriak gogoratu (L, 111. or.).

Ebaluaketa

Inguruneko irudi lauen ezaugarri nagusiak behatu, identifikatu, eta deskribatzea.

Hainbat poligonoren marrazkiak beren izenekin erlazionatu eta poligonoak sailkatzea alde-kopuruaren, erregularrak ala irregularrak, ahur ala ganbilak izatearen arabera.

Emandako poligonoetan diagonalak marratu, triangelatu, poligonoak osatu eta deskonposatzea, inguruneari buruzko argibide gehiago lortzeko.

Batezbesteko abiadura kalkulatzeko ariketa errazak eta zatiketak ebatzi, zatidura ehunenetaraino hurbilduz, eta emaitza zatiketaren oinarrizko propietatearekin egiaztatzea, buruzko kalkulua eta kalkulagailua erabiliz.

Eguneroko egoerei buruzko datuak hartu, histogramak (...)

1 eta 11-I, H eta A

2, 3 eta 9-I, H eta A

4, 5, 10, 11 eta 18-BL eta A

6, 12tik 16ra eta 19-I, H eta A